Lehenik Abakoa aztertzen egon gara. Bertan, gauza ugari ikas daitezkeela ohartu gara; adibidez, koloreak ikas daitezkeela, sailkapen ezberdinak egin daitezkeela, zenbakien ezaguera, eragiketak egiteko aukera eta motrizidade lodia lantzeko aukera dagoela. Esku eta begien koordinaketa lantzen da bertan.
Ondoren Regleten erabilpenak ikusi ditugu. Guztiok ez genuen material honen berri, baina baliagarria eta interesgarria izan daitekeela iruditu zaigu. Izan ere, bertan, hainbat gauzen artean sormena eta abstrakzioa lantzen dira geometria erabiliz (karratuak, triangeluak, laukizuzenak.. landuaz). Horien bidez, eraikinak sortzeko aukera ere ematen da. Horrez gain, kolore eta tamaina ezberdinen arabera sailkapen ezberdinak egin ditzazkete. Eragiketak ere jorra daitezke elementu hauen bidez (batuketa, kenketa..), horrekin bat kolore eta zenbakien ezaguera landuz.
Jarraitzeko, mundu bolak eskaintzen dituen aukerak honakoak izan daitzkela ikusi dugu; Koloreen bitartez koloreen sinbolizazioa ikasteko aukera dute haurrek (urdina = ura). Mundua borobila dela barneratzen hasten dira eta grabitatea delakoaren indarraz konturatzen hasten dira. Koloreen bidez mugak eta herrialde desberdinak daudela konturatzen dira aniztasuna landuz. Honen bidez, bakoitzaren kokapena ere adierazten dute, distantzia eta leku ezberdinak landuaz (zer dagoen gertu, urruti).
Azkenik, Rubio kuadernoetan azal daitekeen horrietako bat ikusi dugu. Bertan, motrizidade fina lantzen dela argi dago; izan ere, ariketa ezberdinen bidez norabide, forma, letra... ezberdinak lantzen dituzte. Ikasketa hori, errepikapenaren bidez lortzen da.
Gaurko saioa laburbilduz, ondorio garbi batzuk atera ditugu; material ezberdinen erabilera oso interesgarria iruditzen zaigu, zeren eta jokoen bitartez ezagutzak barneratzea dinamikoagoa eta parteartzaileagoa dela deritzogu. Motrizidade eta pentsamendu kognitiboa lantzen direla gehien ohartu gara eta horretarako oso baliagarriak direla iruditzen zaigu.
Gehigarri gisa, esan dezakegu material ezberdin hauei erabilera ezberbinak eman dizkiegula. Esperientzia ezberdinak izan ditugu, gehien erabili duguna Rubio liburua izan da eta pentsamendu ezberdinak ditugu horren inguruan. Beste materialak ez ditugu guztiok erabili eta matematikak eta ariketak lantzeko material ezberdinen erabileraren bidez egiten genuela gogoratzen gera, adibidez kanikak, legoak, mapa mundia baina zapala, punzoia.




No hay comentarios:
Publicar un comentario