lunes, 30 de marzo de 2015

AURKEZPENAK

Asteleheneko goiz honetan aurkezpenekin jarraitu dugu: Noeliak eta Andreak globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua azaldu dute. Honen arabera, edukiaren eta ikaslearen arteko loturak zein garrantzitsuak diren ohartu gara. Ikasketa esanguratsua lortu ahal izateko, aldez aurretik ikasleek zer dakiten, zein jarrera duten, zein arazo dagoen etab. aztertu behar dugu. Ondoren, ikasleak motibatu eta  maila bat gorago egongo den materia barnera dezaten ahaleginduko gara.


GELAKO BEHAKETAK ETA UNITATE DIDAKTIKOAK

Egun on,

Gaur goizean geure aurkezpena izan dugu  eta gure bizipenak azalduko dizkizuegu hemen: 

lunes, 16 de marzo de 2015

Hemen gaituzue berriro ere geure programazio orokorra gutxinaka borobiltzen!

 Horaingo honetan, egunak eta egun hauetako ordutegia zehaztu nahian ibili gara, ez dugu lortu ordea. Baina argi geratu zaigu ordutegiak  guk, hasieran, proposatu duguna baino malguagoa izan behar duela eta jarduerak motzak naiz errepikakorrak izan behar direla ere.

Bitartean jarduerak nola garatuko diren deskribatzen joan gara:


SARRERA


5 urteko geure taldean, baserrian bizi den haur bat dago. Hori dela eta, aproposa iruditu zaigu esperientzia hori taldean partekatzea eta aitzaki moduan jartzea beste hainbat gai jorratzeko.

martes, 10 de marzo de 2015

RICHARD GERVER BARAKALDON

Atzo Richard Gerver-ek Barakaldon irakaslearen irudia defendatu zuen eta  teknologia berriak heziketa aldaketako bultzatzaile gisa sustatu zituen

Lidergoa eta ikasketa jarraia bezalako gaitasunak bermatzen dituen  heziketa sistema baten beharraz hitz egin zigun Gerver-ek.


Heziketaren mun-
du mailan, eragin handienetakoen artean dago Gerver. Richard-ek Barakaldoko Erakustazoka bisitatu zuen, atzo astelehena, Eventos SAVIA konferentzietako zikloan parte harteko. Topaketa hauen helburua heziketak aurre egin beharreko  erronkei buruzko eztabaida foroak sortzea da.  Bertan, 950 irakaslek baino gehiagok entzun zuten Gerver-ek heziketaren aldaketarako aipatu zituen gakoak eta  aholkuak.




Egun on berriro ere guztioi,
Saio honetan gelako programazioa zehazten jarraitu dugu, horretarako ebaluazioa nola egingo dugun jorratu dugu eta denbora naiz kokalekuak erabaki ditugu.

 

 

DENBORA ETA  KOKALEKUA


Ariketak klasean bertan, baserrian eta Donostiako Santo Tomas ferian egingo ditugu. Jarduera hauen iraupena hilabete batekoa izango da proiektu orokor baten bidez garatuko baita. Egingo ditugun saioetan mota desberdineko baliabideak erabiliko ditugu: Zuzeneko behaketa, bideoak, joko sinbolikoak, abestiak, argazkiak eta teknologia berriak.

EBALUAZIOA


Gure ebaluaketa sistema jarraia izango da eta ez dugu zenbakirik erabiliko, baizik eta haurraren garapenean oinarrituko gara. Horretarako, momentu ezberdinetan baloratuko dugu haurra.

Hasierako ebaluazioa: Proiektuarekin hasi baino lehen, umeek zer dakiten jakitea beharrezkoa deritzogu. Horretarako, elkarrizketa bat izango dugu haiekin gaiaren inguruan. Irakasleok aurretik taula bat izango dugu, elkarrizketa horren ondoren beteko duguna proiektu bukaeran emaitzak konparatzeko eta haien gaitasunen aurrerapenak ikusteko.

Proiektuan zehar argazki eta egiten dituzten ariketak bilduko ditugu eta haien data jarriko dugu ondoren jarraipena bideratu ahal izateko. Proiektuaren bukaeran gurasoekin partekatuko dugu eta Cd bat emango diegu beraien seme-alaben lanekin, honela, urte bukaeran bilduma bat izango dutelarik.

Gainera, umeekin beste elkarrizketa bat izango dugu klasean txostenaz baliatuz eta beraien iritzia bilduz. Honela, hasieran bildutako informazioarekin alderatzeko.


lunes, 9 de marzo de 2015

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA EGITEN

Egun on kideak,

Gaurko saioan programazio bat osatzen aritu gara. Lehenik gai bat aukeratu dugu, Baserriko animaliak. Ondoren Decretu Currikularreko helburuak aztertuz, ekintza batzuk orokorrean finkatu ditugu, aurrerago zehazkiago azalduko ditugunak. Naiz eta oraingoz  ez dugun zehatz mehatz eginbeharrak eta metodologia finkatu, begiradatxo bat bota dezazuen hemen uzten dizuegu eginikoa! 

Hurrenarte, Ondo izan.

martes, 3 de marzo de 2015

Aste honetan aurreko lanari bukaera eman genion, beraz  umore piska batekin jarraituko dugu...