martes, 10 de marzo de 2015

Egun on berriro ere guztioi,
Saio honetan gelako programazioa zehazten jarraitu dugu, horretarako ebaluazioa nola egingo dugun jorratu dugu eta denbora naiz kokalekuak erabaki ditugu.

 

 

DENBORA ETA  KOKALEKUA


Ariketak klasean bertan, baserrian eta Donostiako Santo Tomas ferian egingo ditugu. Jarduera hauen iraupena hilabete batekoa izango da proiektu orokor baten bidez garatuko baita. Egingo ditugun saioetan mota desberdineko baliabideak erabiliko ditugu: Zuzeneko behaketa, bideoak, joko sinbolikoak, abestiak, argazkiak eta teknologia berriak.

EBALUAZIOA


Gure ebaluaketa sistema jarraia izango da eta ez dugu zenbakirik erabiliko, baizik eta haurraren garapenean oinarrituko gara. Horretarako, momentu ezberdinetan baloratuko dugu haurra.

Hasierako ebaluazioa: Proiektuarekin hasi baino lehen, umeek zer dakiten jakitea beharrezkoa deritzogu. Horretarako, elkarrizketa bat izango dugu haiekin gaiaren inguruan. Irakasleok aurretik taula bat izango dugu, elkarrizketa horren ondoren beteko duguna proiektu bukaeran emaitzak konparatzeko eta haien gaitasunen aurrerapenak ikusteko.

Proiektuan zehar argazki eta egiten dituzten ariketak bilduko ditugu eta haien data jarriko dugu ondoren jarraipena bideratu ahal izateko. Proiektuaren bukaeran gurasoekin partekatuko dugu eta Cd bat emango diegu beraien seme-alaben lanekin, honela, urte bukaeran bilduma bat izango dutelarik.

Gainera, umeekin beste elkarrizketa bat izango dugu klasean txostenaz baliatuz eta beraien iritzia bilduz. Honela, hasieran bildutako informazioarekin alderatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario