Horaingo honetan, egunak eta egun hauetako ordutegia zehaztu nahian ibili gara, ez dugu lortu ordea. Baina argi geratu zaigu ordutegiak guk, hasieran, proposatu duguna baino malguagoa izan behar duela eta jarduerak motzak naiz errepikakorrak izan behar direla ere.
Bitartean jarduerak nola garatuko diren deskribatzen joan gara:
SARRERA
5 urteko geure taldean, baserrian bizi den haur bat dago. Hori dela eta, aproposa iruditu zaigu esperientzia hori taldean partekatzea eta aitzaki moduan jartzea beste hainbat gai jorratzeko.
Ahate itsusiaren ipuina:
Irakaslea klasean sartu eta agurrak egin ondoren, ahate itsusiaren ipuina erakutsiko die. Ipuina irakurri baino lehen, haurrei ipuinari buruz zerbait dakiten galdetuko die (Ezagutzen ahal duzue ahate itsusiaren ipuina? Ipuina ezagutzen duzuenak, gustatu ahal zaizue? Noizbait besteekiko ezberdinak sentitu ahal zarete?). Jarrian, irakasleak ipuinaren azala erakutsi eta ahate itsusia nor den erakutsiko die, haurrak ipuinean kokatzeko. Irakasleak ipuina poliki-poliki irakurtzen hasiko da, liburuaren marrazkiak erakutsiz eta irakurtzen ari den bitartean galderak eginez. Ipuina amaitzen duenean, irakasleak hasieran eginiko galderak berriz ere galdetuko die, hasiera eta amaierako ezberdintasunak egiteko.
Haurrak ipuina barneratzeko, hilean hirutan irakurtzea edo horri buruz hitz egitea komenigarria da. Honez gain, haurrei ahate itsusiaren inguruko marrazki edo jolasen bat egitea egokia litzateke.
Baserri batera txangoa egitea:
Txangoa egin baino aste bat lehenago, baserrian bizi den ikaskideari nola bizi den esplikatuko die bere kideei, baserriaren bizitzan pixka bat murgiltzeko. Ikasleek beste ikasleari baserriari buruzko galderak egingo dizkiote. Borobilean daudela, txangorako motxila prestatuko dute, irakasleak galderak eginez ( Zer beharko dugu hankak ez bustitzeko? Eta arropa ez bustitzeko? Non bazkalduko dugu? Baina nork eraman beharko du bazkaria? Edaria ere eramango duzue? Etxean zer egin duzuen erakutsi nahi ahal duzue? Orduan, zer beharko duzue?). Galderak bukatutakoan, orri batean zerrenda osatuko dute. Zerrenda osatutakoan, guztien artean konparatuko dute, eta beraien zerrenda ondo osatua dagoen egiaztatuko dute.
Txangoaren eguna iristen denean, denak binaka autobusera igoko dira eta ondo eseriko dira uhala ipiniz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario