Gaurko goizean, presentazioekin aritu gara. Batez ere, berrikuntzak duen garrantziak eta berrikuntza zer den hausnartzen: Zergatik behar den berrikuntza, zerk bultzatzen du eta beharre den jarrera berrikuntza ahalbidetzeko.
Konklusio moduan esan dezakegu, berrikuntza bat ezartzea lehen ez zegoen onura edo balio erantsi batez baliatzea litekeela ( kontzeptu berriak sartuz, metodologiak aztertuz, politika sozialak aztertuz) etab. Denen artean pentsatu dugu, hobekuntza hori aurrera eramateko jarrera aktibo bat behar dela, begirada analista edo kritiko bat izan behar dugula, denen (ikasleak batez ere) helburuak kontutan hartu behar direla eta taldeko lana nahitaezkoa dela.
Gainera, debatetxoa izan dugu, berrikuntzak definitzeko garaian. Horretarako, teknologia berriak ikasgelara sartzea berrikuntza egitea al zen galderaz hitz egiten jardun gara. Hizketaldian Pere Marques izena azaldu da. Geuk interesgarria dela deritzogu, horregatik eta ahaztu ez dezagun, bere bideotxo bat jartzea pentsatu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario