Azken asteetan barneratu gara dagoeneko, beraz, gure programazioak aurkezten aritu gara astelehen eta astearte honetan.
Lehenik, Noeliak, Jonek, Andreak eta Maialenek aurkeztu ziguten beraien ikasgelako programazioa. Planteatutako programazioa bi urteko umeentzat egina zen eta zenbakien bidezko ariketak planteatu zituzten. Beraien lana entzuteak, bost zentzumenen bidezko lanketa egitea zein garrantzitsua den zehaztea bideratu zuen eta jarduera ezberdinak planteatzen ibili ginen.
Bigarrenik, Ane Rogadok, Ane Zinkunegik, Borjak eta Maialenek aurkeztu zuten lana, oinarrizko forma eta koloreetan finkaturik. Hiru urte dituzten umeentzako planteatu zituzten edukiak hilabete batean zehar lantzeko. Joko asko eman dezakeen gaia dela pentsatu genuen denek, eta eduki errazak direnez gurasoen inplikazioa txertatzea erraza izan zatekeela pentsatu genuen.
Hirugarrenik, Ohianek, Irenek, Uxuek eta Nereak azaldu ziguten beraien lana: Hiru Aste Osasuntsu. Bost urteko haurrentzako programazioa. Oso programazio logikoa aurkeztu ziguten. Orain arte azaldu ez zen haurren autoebaluazio eta elkarj-artze bat planteatu ziguten, oso interesgarria.
Asteartean, Enarak, Jon Anderrek, Leyrek eta Nahiak erakutsi ziguten Kultura Aniztasuna izena zuen lana. Bost urte dituzten umeentzako prestaturik. Irakasleen rola oso ondo zehaztu eta bideratua zuen taldeak. Planteatu zituzten helburuak gutxi eta oso garbiak izan ziren eta hori abantailatzat jo genuen.
Ondoren, Naroak, Rabiak, Agnesek, Maddik eta Idoiak gorputz atalen bidez, lau urte dituzten umeentzat eginiko programazioa aurkeztu ziguten. Gai honetan, teknologia berriez jardun ginen hizketan berriro ere, eta teknologia berriek haurrei egin diezaiokeen ekarpenez. Beraien gaian hainbat taula azaldu zizkiguten, beti ere zurruntasuna ekidinez.
Azkenik, Haritzek, Leire Paterneinek, Leire Martinek eta Jaionek azaldu ziguten programazioan sartu zutena. Beraiek lau urteko hamabi haurrekin, urtaroak landuko zituzten. Oso egokia iruditu zitzaigun taldearen zehaztapena eta kontextualizazioari eskainitako lana, hau programazioaren erreflexu zuzena izan behar baitu. Gainera, urtean zehar landu daitekeen erregistro batzuk sortzera eraman gintzakeen jarduerak mahaigaineratu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario