lunes, 4 de mayo de 2015
Azken aurkezpenak
Kaixo lagunok!!
Gaur azkenengo eguna izan degu klasean eta progamazioen aurkezpenarekin amaitu dugu.
Lehenak Eneritz Otegi eta Miren Puertas izan dira, beraien programazioa animalia txikiei buruzkoa da Karmelo Etxegarai ikastetxerako. Beraien lana txokotan eta alfonbratan banatuak daude, erabiltzen dituzten txoko ezberdinetako batzuk hauek dira; lan txokoa, margotegia..
Aurkezpenean bertan progamaziorako ariketa izango ziren fitxak ekarri dituzte ikuskatzeko. Horrek, aberasgarri egin du beraien aurkezpena. Beraiek proposatutako eta landu beharko gaitasunen artean ikasten ikastea zen bat. Horrek, Begoñarekin horren inguruan hitz egitera bideratu gaitu.
Gero Eli Setien, Itsaso Oteiza eta Naiara Ruizen txanda izan da, orokorrean natura landuko dutela esan digute. Lau astetan banatuta naturako gai ezberdinak landuko dituzte bertan; eguraldia, landa, mendia eta hondartza. Beraien progamazioan, astero txango bat egiteko ideia dago.Hiru gaitasun zehaztuta zeuzkaten; arduraz bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea. Kasu honetan, Begoñak esan duen gisara, gure ustez ere gaitasun gutxi batzuk finkatuta izatea onuragarria da, izan ere, sakonki lantzeko aukera eskaintzen du. Programazioa egin ahala helburuak finkatzen joan dira beste taldeak ez bezela. Hori denek kontuan hartu beharko genuke.
Azkenik guk egin dugu gure aurkezpena. Gustora aritu gara baina denboraz justu genbiltzan.
Saioa amaitu baino lehen, Begoñak ebaluazioaren test-a pasa digu eta hori betetzen egon gara. Ondoren, ikasgaierako balioko duen lan indibidualari buruzko azalpenak eman dizkigu. Bukatzeko, blogeko amaiera emateko taldeko hausnarketa egin behar dugula esan digu.
Eskerrik asko guztiagaitik!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario