Irakasgai honen hasieran pentsamendu negatiboa genuen, izan ere, didaktika hitza entzutean oso hastuna izango zela uste genuen gure graduearen gaietatik garrantzitsuenetakoa baita. Lauhilabetea aurrera zihoan heinean, oker geundela ohartu ginen. Izan ere, klaseak eramangarriak izan dira, lanak taldeka eginez eta ondoren blogean egindakoa idatziz.
Hasiera batean, material eza genuenez, galduta sentitzen ginen. Baina klasean egindako ariketen bitartez, Haurtzaroko oroimenak, adibidez, gure irakasleek ikasi beharrekoa nola erakusten ziguten ikusi dugu ikas-irakaste prozesuetan zer den garrantzitsuena barneratuz. Hau da, piskanaka egin ditugun ariketen bitartez kontzeptu orokorrak barneratu ditugu.
Gainera, programazioa eginez, asko ikasi dugu. Izan ere, hasiera batean beldur piskabat eduki genuen irakasleak eredurik ez zigulako eman. Beraz, gure kabuz informazioa bilduz eta adibideak bilatuz aurrera ateratzea lortu genuen. Azkenean, etorkizunean praktikan jartzerako orduan, jakingo dugu edozein ikastetxe egoerari aurre egiten programazio mota ezberdinak eginez.
Bestalde, faltan bota dugu irakaslearen partez gida bat ez edukitzea egunerokotasunean, hau da, hurrengo klasean egingo dugunaren azalpena ez edukitzea eta aurreko klasean eginikoaren laburena edo bergogoratzea.
Klasean taldeka eginiko aurkezpenak, hau da, programazioa prestatzeko kontzeptuen azalpena, denen artean gehiago landuko genituzke. Izan ere, talde bakoitzak prestatzeko zuen zatia bakarrik barneratu dituzte eta ditugu. Hori dela eta, kontzeptu hauek ondo barneratzeko klasean denboraren kudeaketa hobea egin genezakela uste dugu. Beraz, kontzeptu hauek hobeto barneratzeko ariketak edo klasean bideratutako hausnarketen bidez egingo genituze.
Honez gain, behaketara joan baino lehenago komenigarria izango litzateke programazioa azaltzea. Modu honetara, behaketa egitera joan ginen ikastetxean bertako programazio edo unitate didaktikoa zuzendariari eta irakasleei eskatzea.
Orokorrean, bakarrik ondo moldatzeko gai garela ikusi dugu.
Espero dugu gure blog-a gustatu izana; mila esker.
Pozten nau, pila, talde bezala izan duzuen bilakaerak.
ResponderEliminarBatzuk besteak baino gehiago eta sakonago barneratu baduzue ikasgaia ere, orokorrean bost taldekideak egin duzuela bide positiboa iruditzen zait. Ondorioz, bostak gainditu duzue DIDAKTIKA.
Ea probetxua ateratzen diozuen hemendik aurrera...
Ondo izan, BEGOÑA